Dia Internacional del Pueblo Gitano

8 April, 2016

Kale Dor Kayikok Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna ospatzera gonbidatzen zaitu

Apirilak 8, Sim Romik eta Kale Dor Kayikok 11. urtez ospatuko du Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna eta aurten Plaza Barria hautatu dute Bilboko kulturen arteko elkarbizitza hobetzen lagunduko duten esperientziak partekatzeko.

1971ko apirilaren 8an, mundu osoko ijitoak bildu ziren Ijito Herriaren Nazioarteko I. Biltzarrean, eta bertan Rom Herriaren bandera eta ereserkia aukeratzeaz gain, egun horretan Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna ospatuko zela erabaki zuten.

ZATOZ! Hamaika ustekabe prestatu dituzte ijitoek zein ez ijitoek eguna ospa dezaten jolasten, abesten, edaten eta jaten.

Egun ederra eman nahi baduzu, eta jendea ezagutu eta begirunea eta berdintasuna bezalako balioen alde egin nahi baduzu, zure zain egongo dira, Bilboko Plaza Barrian.

  • 10:30-13:00 – Haur jolas eta tailerrak Ikastetxeetako parte hartzearekin.
  • 10:30 – Prentsaurrekoa Merkatarien bulegoan Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Alde Zaharreko Merkatarien elkartea, Sim Romi eta Kale Dor Kayikoren ordezkariekin.
  • 12:00 – Ibai zeremonia.
  • 14:00 – Herri bazkaria: Sim Romiren 10. urteurrena ospatzeko nahi duenarentzako indabak.

Zatoz gurekin, guztiontzat da eta!

Animatu eta bertaratu zaitez apirilaren 8an Kale Dor Kayikok Bilboko Plaza Barrian antolatutako Ijito Herriaren Nazioarteko Egunaren ospakizunera.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.