Astialdi Foroak, EGKren barnean elkartzen diren 17 euskal astialdi eskolek eta 10 federaziok, antolatutako ‘Boluntariotza argazki lehiaketa’–ren irabazleak jakinarazi ditu gaur. Bost epaimahaikideen botoak kontatu ondoren berdinketa eman da eta, ondorioz lehiaketaren saria, elkartearentzat diren 300 euroak bi zatitan banatuko da argazki txapeldunak aurkeztu dituzten bi taldeen artean banatzeko: Itaka-Escolapios fundazioa eta Betti Gotti Euskara Kultur Elkartea.
Hauek dira saria merezi izan duten bi argazkiak:
JUNTOS SOMOS CAPACES DE ALCANZAR GRANDES METAS – Itaka-Escolapios Fundazioa
URTETIK URTERA – Betti Gotti Euskara Kultur Elkartea
Lehiaketa aisialdi hezitzailean burutzen den boluntariotza ezagutzera emateko asmoz antolatu da, urtean zehar boluntario lanetan aritzen diren gazteen lana goraipatzeko: baloreen transmisioa, gizarte-eraldaketan laguntzea, euskal kulturaren ezagutza, aukera berdintasuna… Foroaren leloa den Astialdia Astindu! jarraituz.
Parte-hartze arrakastatsua izan da eta guztira 52 argazki aurkeztu dira, 21 elkarteren eskutik: Fundación Fidias, Betti Gotti Euskara Kultur Elkartea, Sondikamendian Gorondagane eskolako Guraso elkartea, Bizkaiko Gaztetxoen koordinakundea, Iruzun Eskaut Talde Laikoa, Club de Amigos Sansomendi, Bizkaiko Urtxintxa Eskola, Esperantza Eskaut Kultur Elkartea, Atseden Taldeak, Arabako eskaut Laikoa, Fundación Itaka-Escolapios, Gurutze Gorria Araba, Ahida, Munduaz Blai, San Adrian Orlbeltz Eskaut Taldea, Erandioko Gaztetxoak, Kirikiño Aisialdi Taldea, Hezkide Eskola, Arduradun Eskola, Andra Mari Eskaut Taldea eta Kukuaren Taldeak.
Parte-hartu duten guztiek opari bat izango dute eta argazki irabazleekin eta beste hoberenekin, erakusketa ibiltaria antolatuko da 2016ko urtarriletik aurrera Bilbo, Donostia eta Gasteizen.
Gabonetatik bueltan honen inguruan xehetasun gehiago emango dira eta, oraingoz, argazki guztiak esteka honetan ikus daitezke: