Begirale izan nahi al duzu kanpaleku, udaleku ireki eta astialdi hezitzaileko bestelako jardueratan? Hezkide Eskolak (Euskadiko gazteriaren Konseiluko elkartea) haur eta gazteen astialdirako begirale ikastarorako izen-ematea ireki du dagoeneko.
Ikastaroaren deskribapena
Astialdiko begirale lanetan ari diren pertsonei edo aritu nahi dutenei eskainiriko ikastaroa dugu.
[Bizi Alai Taldeak (B.A.T.) federazioko partaide diren taldeetako begiraleek, lehentasuna izango dute izen ematean irailaren 7 arte].
HELBURUAK:
– Astialdian hezitzearen ikuspegi pedagogiko, metodologiko eta hezitzailea ezagutzea.
– Esku hartuko dugun taldearen beharrak ezagutzea, honen errealitate hurbila kontuan izanik.
– Norberaren jarreren eta astialdiko talde batean transmititu nahi diren baloreen arteko koherentzia aztertzea.
– Haur zein gazte talde bat dinamizatzeko ezinbestekoak diren baliabide tekniko eta didaktikoak eskuratzea.
EDUKIAK:
+ Astialdiaren soziologia, pedagogia eta psikologia.
+ Sexu heziketa eta hezkidetza.
+ Astialdiko heziketaren parte hartzea eta ekintza.
+ Materia teknikoak: ingurugiro heziketa, jolasak, adierazpena, oinarrizko lehen sorospenak…
Betebeharrak
18 urte izatea edo ikastaroan zehar betetzea.
Saio guztietan parte hartzea
Tokia: Hezkide Eskolaren Larraulgo aterpean
Hizkuntza: Euskara
Prezioa: Matrikularen prezioak mantenu eta ostatua barne hartzen ditu. Epe bakarrean edo bitan ordaindu daiteke (erdia matrikulatzerakoan, beste erdia 2013ko urtarrilean). 460,00 €
Matrikula 2012ko irailaren 21 arte.
Info+: www.hezkide.org