Sarri esan ohi da egungo gazteria nahiko pasota dela baina Vitoria-Gasteizko gazteria hamaika saltsetan dabil burubelarri: musikagintzan, elkarteetan, antzerki munduan, ekintzailetzan, astialdian… Hori dela eta, GazteTopako lagunek, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) laguntzarekin, Gazte Aste bat antolatu nahi dute datorren urrian. Zertarako? Kalera ateratzeko gazteok urtean zehar egiten duten lana eta Udalari gazteok ditugun beharrak helarazteko. Lagunduko diezu Gazte Astea antolatzen? Zer tailer, eztabaida, erakusketa mota proposatuko zenituzke? Hartu 5 minutu eta bota zure iritzia!
Zure ideiak behar ditugu Gasteizko Gazte Astea antolatzeko!
Bakarrik galdetegi hau erantzun behar duzu, klik egin hemen. Ez da hainbesterako lana zuretzat eta guri oso lagungarria egingo zaigu datorren guztia behar den bezala antolatzeko.