Pertsona gazteon ideia politikoekin lotuta, giza eskubide urraketaren aurka

22 March, 2016

EGK pertsona gazteon ideia politikoekin lotuta dauden giza eskubide ororen urraketaren aurka

Pertsona gazteen nortasuna ideia politikoez gain beste hainbat ikuspegi oinarritzat hartuta eraikitzen da; baina gure nortasun politikoari egindako erasoa gure nortasun pertsonalari egindako erasoa da eta, ondorioz, izan nahi duguna izateko askatasunaren aurkakoa.

Hori dela-eta, EGKtik gure iritzia agertu nahi dugu pasa den larunbatean Tolosako Alderdi Sozialistako parte den gazteak jasandako urraketari buruz, honen ideia politikoak irain bezala erabiliz gazte-talde batek hitzez eraso zuenean.

Ohar honen bitartez EGKtik gertatutakoa deitoratu eta indarkeriaren aurka azaltzeko aprobetxatu nahi dugu, hau den formakoa dela ere, baita indarkeriak sortzen dituen Giza Eskubideen urraketa oro (ideia politikoekin lotuta egon ala ez) salatzeko ere, gizartean orokorrean eta pertsona gazteengan partikularrean.

Era honetara honakoa bilatzen dugu:

  • Ideia politiko baten defentsarako, berau edozein pertsona (orokorrean) eta gazteren (partikularrean) duintasun eta osotasun fisiko, psikologiko eta emozionalaren gainetik jarrita, indarkeriaren erabilera oro, den formakoa dela ere, inongo kasutan ez dela justifikagarria ezartzen duen minimo etikoan kontzientziatzea.
  • Edozein ideia politikoren defentsarako indarkeriaren erabilera orori, den formakoa dela ere, zilegitasuna kentzea.
  • Iraganean gertatutakoa berriro pasako ez dela bermatzea eta Giza Eskubideak urratu zaizkion biktima orok merezi duen onarpena, erreparazioa eta justizia aldarrikatzea.
  • Giza Eskubide ororen errespetuan oinarritua dagoen bake-kulturaren sorrera azpimarratzen duten baloreak bultzatzea.

Izan ere, EGKtik aldarrikatzen dugu ez dagoela apropos sortutako bidezko sufrimendurik. Ez dago onartu behar den apropos sortutako sufrimendurik. Giza Eskubideen urraketa oro baztertu eta saihestu behar da. Arrazoi honengatik, EGKtik ekintzetan gazteen parte-hartzea sustatzen jarraitzeko gure konpromisoa berresten dugu, zeinak elkarbizitzarako guneak eta adostutako irtenbideak dituzten jomugatzat, ardura iraganean gertatutako Giza Eskubideen urraketen ez errepikatzera bideratuta.

Pertsona gazteok ere aro berri honen protagonista garelako. EGK egunero saiatzen da pertsona gazteon eskubide guztiak defendatzen eta ez soilik gure ideia politikoei elkartzen zaizkienak urratzen direnean. Gure helburua pertsona gazteon ahotsa entzuna izatea eta kontuan hartzea izan da, da eta izango da, instituzio, hedabide eta gizartera gazteriaren iritzi, uste eta ardurak helaraziz, gure errealitatera moldatzen diren aldaketak proposatuz.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.