Uztailean Hizkuntza gutxituak erabiltzen dituzten nazioarteko gazteen topaketa ospatuko da Gasteizen (eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak topaketa babesten du, beste batzuen artean). Hizkuntza gutxituak hitz egiten dituzten gazteak elkartzea da topaketaren helburua, aurkitzen dituzten arazoez hitz egiteko, hausnartzeko eta bide batez primeran pasatzeko! Topaketen nondik norakoak zehazteko gazte talde bat osatzea da asmoa, guztien artean egitaraurik erakargarriena osatzeko. Hamaika aukera dago, kontzertuak, elkar-truke gastronomikoa, bertsoak, Xiba…
Zure iritziak, iradokizunak, aholkuak… ongi etorriak izango dira!! Ziur ideia bikainak dituzula!
- Topaketa uztailaren 18tik 22ra bitartean ospatuko da.
- Parte hartzaileei bost egunetako aterpea eta bazkaria ordainduko zaie.
- Parte hartzeko: deitu 945 16 16 16 telefonora (3211 luzapena) – Modesto Amestoy.