EGK unibertsitatean euskaraz ikastearen alde!
2017-12-03
Gaur, abenduaren 3a izanda, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzera gonbidatu nahi zaitugu. EGKn argi daukagu eguneroko gauza bat dela hizkuntzarekiko konpromisoa eta hala eramaten dugu praktikara gure egunerokotasunean bidelagun dugularik. Gaurkoan hezkuntza eta euskara uztartuko ditugu unibertsitate mailan ematen ari den… ...
Egungo erronka: Aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioa gizartean
2017-12-01
Hurrengo abenduaren 3an, igandea, Aniztasun Funtzionalaren Nazioarteko Eguna da. Gure egungo gizartean bizikidetzarako erronketako bat aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioa da. EGKn badaude bai gaia lantzen duten nahiz gaiarekin harreman estua duten elkarteak, besteak beste Atzegi, Bizkaiko Urtxintxa Eskola, Euskal… ...
Ikasleen Nazioarteko Eguna ospatuz
2017-11-17
Gaur, azaroak 17, Ikasleen Nazioarteko Eguna da. Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK), UPV/EHUko Ikasle Kontseiluarekin batera lanean, ikasleek egunerokotasunean dituzten erronkak azpimarratzeaz gain, ikasle gazteek dituzten konpromisoak eta aurrera ateratzen dituzten proiektuak goraipatu nahi ditugu. Gogoratu behar dugu ikasleak gure hezkuntza-komunitateko… ...
Hitzarmena sinatu dugu UPV/EHUrekin
2017-10-23
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) lankidetza hitzarmen marko bat sinatu dugu Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU). Akordio honen helburua baterako jarduerak garatzea eta bi erakundeon arteko loturak sendotzea da. 2017an zehar egindako bileretan EGKren egitura eta egunerokotasunean lantzen ditugun proiektuen berri eman… ...
‘Mugarik gabeko aniztasuna’ gida aurkeztu dugu
2017-10-04
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Mugarik gabeko aniztasuna gida aurkeztu du gaur goizean. Hezkuntza eta Parte-hartze lan arloetatik gidatuta, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean hezitzaileentzako sortutako gida-bildumaren bigarren ale honen asmoa bikoitza da: batetik, Aniztasun Funtzionalaren gaia gizarteratzea; eta, bestetik, hezkuntza ez-formaleko… ...
Lan-deialdia Hezkuntza-teknikari postua betetzeko
2017-09-27
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) lan-deialdia zabaldu du Bilboko bulegoan Hezkuntza-teknikari postua betetzeko. Deialdiaren eskaintza, ezaugarriak, eskatu eta baloratuko dena albiste amaieran dagoen PDFan topatuko duzu. Hautagaiek urriaren 6a arte izango dute epea egk@egk.org helbide elektronikora eskatutakoa bidaltzeko: emaileko gaian “Hezkuntza… ...
‘Mugarik gabeko aniztasuna’ gidaren aurkezpena!
2017-09-13
Heldu da momentua! Lan eta lan ibili gara Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera sortzen ari garen giden bildumako bigarren alea sortzeko. Hilabeteak eman ditugu aniztasun funtzionala duten hainbat elkarte eta eragilerekin harremana sortzen, gaur egungo errealitatera hurbiltzen, erronkak ezagutzen, astialdiak arlo… ...
2017/2018 ikasturtea ikastaroz josita dator!
2017-09-11
Irailarekin batera ikasturtea hasi eta urtero bezala, astialdiko ikastaroen eskaintza ikusgai daukazue, tartean Eusko Jaurlaritzak homologatutako eskolek antolatutako ikastaroen eskaintza. Izan ere, 2017/2018 ikasturtea ikastaroz josita dator! Informazio guztia hurbiltzen dizuegu zuek eskura izan dezazuen eta zuen beharretara hobeto egokitzen… ...
Astialdiko ikastaroak lanetan
2017-07-12
Une honetan, Euskadiko 17 astialdi eskolak eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) elkarlanean gabiltza orain arteko begirale eta zuzendari ikastaroen gainean ematen ari diren aldaketei ekarpenak egiten. Eraberritu behar den errepide edo eraikina bagina bezala, astialdiko ikastaroak lanetan gabiltza. Trantsizio prozesu… ...
Gazteok eta drogak: Zer da buruan daukaguna?
2017-06-19
Gazteok eta drogak: Zer da buruan daukaguna? Drogomenpekotasuna egunerokotasunean aurrez aurre dugun fenomeno bat da Euskadin, baita bertako gazteon artean ere. Drogaren kontsumoak Euskadiko gazteon artean duen inpaktua neurtzeko lanketa batean murgilduta gaude Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK). Informazio eta proposamen… ...