Astialdiko udako ekintzak bueltan! - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

8 May, 2018

Astialdiko udako ekintzak bueltan daude!

Urtero egiten dugun moduan, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) eta Astialdi Forotik astialdiko talde batzuek egiten dituzten ekintzak batu ditugu. Azpimarratzekoa da hainbat pertsona daudela boluntario bezala Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetako hainbat astialdi taldeetan. Urtean zehar lan handia egiten dute ume eta gazteentzako ekintza edo jarduerak antolatzen eta udako ekintzak dira urtean zehar egindako lanaren punturik gorenena.

Aurtengo eskaintzari dagokionez, 16 entitatek antolatzen dituzten 34 ekintza batu ditugu, guztira gutxienez 2500 plaza eskaintzen dituztenak. Jarduera horiek zeintzuk diren jakiteko, ondorengo zerrenda errazten dizugu, informazio hau eskura izateko helburuarekin:

Aipatzekoa da astialdi taldeek eskaintzen dituzten udako ekintzetan parte hartzeko hobe dela aurretik inguruko talde bat aukeratzea, eta ikasturtean zehar ere talde horretan parte hartzea beraien dinamiketan eta egunerokotasunean hobeto murgiltzeko.

Boluntariotza taldeen garrantzia

EGKtik eta Astialdi Forotik beti azpimarratu dugu Euskadiko astialdi talde boluntarioek egiten duten lana. Lan hori urte osoan zehar ematen da hainbat hezitzaile boluntarioen konpromiso, ardura eta gogoei esker. Egiten dituzten esfortzuen onurak udako ekintzetan islatzen dira, dinamika bereziak prestatuz eta etxeko txiki eta gazteentzako aukera berriak eskainiz.

Animatu zaitez zure hiri, herri edo auzoan duzun hurbileko taldearekin parte hartzera!

Honen gainean informazio gehiago nahi izanez gero jar zaitez hezkuntza teknikariarekin (Asier) harremanetan hezkuntza@egk.org helbidean edo 94.443.61.43 telefonora deituz.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.