Etorkizuneko gizartea irudikatzen denean egiteko hainbat hobekuntza daudela ondorioztatzen da eta hauek aurrera eramaterako orduan hezkuntzari sekulako balioa ematen zaio. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK), horretaz gain, hezkuntza egungo gizartea eraldatzeko tresna izugarria dela uste dugu. Hori dela-eta, 2018 amaieran #ElkarTopatu jardunaldia antolatu genuen Leioako campusean. Bertan, unibertsitateko hainbat elkarterekin batera, errealitatearen diagnosirako lehen pausuak eman genituen. Eta, orain 2019a martxa hartzen ari dela, bide beretik jarraitu nahi dugu.
Hezkuntza formaleko Hezkuntza foroa lantaldearen bitartez ikasle-elkarteen saretzean aurrerapausoak eman nahi ditugu, guztion artean dauden erronkak identifikatu eta hauei nola erantzun bilatzeko. Nahi izanez gero, otsailaren 7an Bilboko EGKren egoitzan bilduko gara arratsaldeko 17:30ean.
Hezkuntza sistemak dituen ahultasunak, gazte bezala zein hobekuntza aldarrikatzen ditugun, unibertsitateko elkarteen arteko sinergiak eta zuri okurritzen zaizun guztia jarriko dugu mahai-gainean. Asko dago egiteko eta gogoak ere horrelakoak dira, beraz, guztion artean izango denaren proposamena lantzeko tartea hartuko dugu!
- Zer: Hezkuntza foroa lantaldearen bilera
- Noiz: datorren otsailaren 7an 17:30ean
- Non: EGK-ko Bilboko egoitzan (Autonomia kalea, 44)
Bileraz informazio gehiago nahi baduzu, etorri ezin bazara baina zure iritzia kontatu nahi badiguzu edo bertan jorratutakoa kontatzea nahi izanez gero, hezkuntza@egk.eus helbidera idatz dezakezu edo 94 44 36 143 zenbakira deitu.
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko lantaldeak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gainera, EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditu.