21 May, 2010

Hezkuntza ez-formala ‘formalizatu’: borobila karratu bihurtu

Astialdiko begirale eta zuzendari tituluak aldatu nahi ditu Administrazioak, eta Lanbide Heziketako titulu eta Inem-eko profesionaltasun zertifikatu bihurtu. Aldaketa honek astialdi hezitzailea (hezkuntza ez-formala) hezkuntza formalaren moldeetara egokitzea suposatuko luke; beste modu batera esanda: astialdi talde eta eskolen zutabea bera kolokan jarriko luke, eta jakina da horiek direla boluntariotzaren iturri emankorrenetako bat. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak urteak daramatza arlo honetan lanean, Astialdi Foroaren baitan. Testuinguru berri honetan, lantalde hau hobekuntza-proposamenak egiten ari da. Jakinmina baduzu, gaur Euskonews gazteak gaur argitaratu duen EGK-ren artikulua irakurri dezakezu. 

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.