Hezkuntza erreformak eta murrizketak aztertu ditugu Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Tas Tas irrati librean duen Gazte Borraste irratsaioan. Jarraian duzu bertan hitz egindakoaren informazioa eta baita elkarrizketenesteka ere. Ea zer iruditzen zaizun. Beti bezala, edozein iruzkin, iradokizun edo dena delakoa egin nahi izanez gero idatz iezaguzu komunika@egk.org helbide elektronikora.
Artazia sartu diogu gure Hezkuntza sistemari. Handik eta hemendik egin dizkiogu ebakiak. Horrekin batera, erreforma proiektua abiatu du espainiar gobernuak. Gure hezkuntza sistema krisian al dago? Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik Tas Tas irratian egiten dugun Gazte Borraste irratsaioan, galdera horri erantzunak bilatu ditugu Ikasle Abertzaleak erakundeko Haizea Solagurenbeaskoarekin eta Lurgorri ikasle elkarteko Asier Ormaetxearekin.