Euskadiko Gazteriaren Kontseilua Debagoienara gerturatu zen urtarrilaren 26an, bertan garatzen ari den Herrigintza Gaztea ekimena gertutik ezagutzeko. Hauexek dira goiena.net atarian argitaratutako albistea eta bideoa:
HERRIGINTZA GAZTEA 2013. 5. Saioa from Bagara Herrigintza Gaztea on Vimeo.
Hezkuntza, lana, etxebizitza eta aisialdia. Lau gai horiek izan dira protagonistak Herrigintza Gaztea ekimenaren bigarren saioan. Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Antzuolako 20 gazte inguru bildu dira oraingo honetan eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko bi kide ere izan dituzte gonbidatu.
Dinamika ezberdinen bidez aipatutako gai horien azterketa kritikoa egin dute, Debagoienean puntu bakoitzak dituen hutsune eta indarguneetan sakonduz.
Urtzi Ugalde izan da Euskal Gazteriaren Kontseilutik etorritako gonbidatuetako bat. Bere esanetan, egungo sisteman asko dago kritikatzeko, nahiz eta onartu sistemaren beraren ondorioz, gazteriaren zati handi bat pasibotasunean murgilduta daudela. Ugalderen ustez baina, Bagararen Herrigintza Gaztea bezalako ekimenek egoera horri buelta ematen laguntzen diote.
Hurrengo saioak
Aste honetan egindako saioaren ostean, otsailaren 11 eta 12an izango da Gaztea Herrigintzaren hurrengo topaketa: irteera bat izango da, ostiral arratsaldean abiatu eta larunbat arratsalderaino iraungo duena. Kasu honetan, autoeraketan oinarritzen den gazte esperientzia bat bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Hurrengo saio arrunta, bestalde, otsailaren 26an izango da, hizkuntzen ekologiaren inguruan hain zuzen ere.
Ekimenaren sustatzaileek gogoratu dute talde irekia direla, beraz gazteren batek bertan parte hartu gura izanez gero, eurekin harremanetan jarri besterik ez du