Datorren irailaren 25ean EAEko hauteskundeak izango dira. Horren harira, azken egunotan hainbat albiste atera dira, tartean gazteon gehiengoak politikak egiturazko aldaketa behar duela uste dugun honetan, egoera aldatzeko, prekarietateari aurre egiteko, berdintasuna eta parte-hartze sustatzeko… finean, gazteon egunerokotasuna hobetzeko, emantzipazioa posible egiteko proposamen zehatzak zeintzuk diren ezagutu nahi dugula.
Horregatik, Lan Harreman eta Gizarte Langintzako Fakultatearekin, eta EHUko Ikasle Kontseiluarekin #GaztEztabaida antolatu dugu. Oinarrizko Errenta emantzipaziorako erreminta bat izan daitekeela kontuan hartuta, hezkuntzan, etxebizitzan, enpleguan, berdintasunean eta hainbat arloetan izan ditzakeen inplikazioak ezagutzeko.
Interesa piztu zaizu ezta?
Irailaren 15ean, osteguna
11etan Leioako Areto nagusian.
Zure galderen zain gaude! 688676099ra idatzi edo #GaztEztabaida traola erabil ditzakezu horretarako.
*Etortzea ezinezkoa bazaizu streaming bitartez jarraitu ahal izango duzu.
*Aurreko urteko #GaztEztabaida ikusteko
