Euskal gazteria eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin lotura duten azken albisteak zure posta elektronikoan dohainik jasotzea gustatuko litzaizuke? Zure izena Piztu!-n eman behar duzu, EGK-k bi astetan behin prestatzen duen buletina, oso erraza da: gure web orrialdearen portadan sartu www.egk.eus eta zure datuak eman (izena eta helbide elektronikoa) goikaldean eskubiko partean topatuko duzun atalean. Zure helbidea egiaztatzean, buletina emailez jasotzen hasiko zara (hurrengo bidalketa hilaren 24-25rako aurreikusia dago). Harpide zaitez Piztu!-ra eta denaren berri izango duzu
Harpide zaitez Piztu!-ra
Edukiak hainbat ataletan banatuta daude. Hasieran, azken asteetan Gazteriaren Kontseilua eta bere baitan lan egiten duten elkarteen inguruko albisteak irakurtzeko aukera izango duzu. Jarraian, gazteekin lan egiten duten euskal elkarteek hurrengo asteetarako prestatu dituzten ekintzen berri izango duzu agendan eta GaztePress atala, non euskal gazteriari buruzko berriak eta erreportajeak biltzen ditugun. Buletina, Kontseiluak azken aldian egindako publikazioa edo ekitaldiren baten inguruko estekarekin ixten da.
Euskadiko Gazteriaren Kontseilua eta euskal gazteria hobeto ezagutu nahi badituzu, ez dudarik izan eta izena eman! Informazio gehiago jakin nahi baduzu, idatzi komunika@egk.eus helbidera edo deitu EGK-k Gasteizen duen egoitzara, 945-220601 zenbakira (Iñaki).