Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Formakuntza Planaren baitako 2026ko hurrengo formakuntza saioa aurkeztu du: Gatazken kudeaketa gazte elkarteetan.
Formakuntza urriaren 28an izango da, 18:00etatik 20:00etara, Bilboko EGK-ko bulegoan (Autonomia kalea, 44 zb, behea.).
Taldean sortzen diren gatazkak garaiz identifikatzen eta modu eraginkorrean kudeatzen ikasiko duzu, edozein tentsio erraztasunez bideratzeko komunikazio- eta bitartekaritza-gaitasun gakoak garatuz. Gainera, zure elkartean pertsona guztiak eroso egoteko eta egunerokoan desadostasunak prebenitzeko ingurune seguru, positibo eta erosoa eraikitzeko funtsezko tresnak ezagutuko dituzu.
Izena ematea galdetegiaren bitartez egin behar da.
Informazio gehiago nahi baldin baduzue, deitu 944436143 / 688676099 (Aitor) telefonora edo idatzi partehartze@egk.eus helbidera.