Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) aurten ere ez dio hutsik egingo Durangoko Azokarekin urtero duen hitzorduari. Oraingo honetan, elkarte-plataformaren txokoa Goienkale 68 zenbakian egongo da. Bertan, stand-ean lau elkarte elkartuko dira:
- Kale dor Kayiko ijito elkartea. Bere proposamen nagusia honako hau da: Jani eta Ilargia eta Sorayaren beste ipuin batzuk narrazio-bilduma (euskaraz, gaztelaniaz eta romanees hizkuntzan).
- Gehitu, Gay, Lesbiana, Bisexual eta Transexualen elkartea. Sexu segurua, sexu-dibertsitatea eta sexu-orientazioaren inguruko postal, gida eta eskuorri arrakastatsuak eramango ditu Azokara.
- Trukeme, Bake Heziketarako Ekimen eta Jolas Kooperatiboen zentroa. Bere izenak salatzen duen bezala, jolas kooperatiboekin erakarriko ditu bisitariak.
Esandakoa: Goienkale 68!Han elkar ikustea espero dugu. Ondo pasa!