Gazteon errezetak gazte enplegu planentzat

5 June, 2014

Gazteon errezetak gazte enplegu planentzat

3 gramo KONTRATU, 2 goilaratxo ENPLEGU, txorrotada bat GAZTE

GAZTEON ERREZETAK GAZTE ENPLEGU PLANENTZAT

Gazteen enplegua bultzatzeko kontratu berezia gora, gazteen enplegu plana behera, gazteen enplegagarritasuna bultzatzeko neurria alde batera eta gazteak sofatik mugitzeko programa bestera… GAZTEON IRITZIAK, NAHIAK, BEHARRAK eta FALTAN BOTATZEN DUGUNA elkartu eta politikariei helarazteko topaketa batera gonbidatzen zaitugu ‘gazteria eta enplegua’ lan taldea osatzen dugun Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) gazteok:

  • ZER: Gazteon enplegua sustatzeko neurrien inguruan hitz egiteko gazte topaketa, zer nahi dugu gazteok?
  • NOIZ: ekainak 12, osteguna, arratsaldeko 18.00etan.
  • NON: Bilbon, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) egoitzan (Autonomia 44, behea).
  • IZENA EMATEA: jada itxi dugu. Baina zalantza gabe jarri gurekin harremanetan bizibaldintzak@egk.org helbide elektronikora idatziaz edo gure bulegoetako telefonoetara deituaz.

Lantaldeak abiatutako beste ekintzak ezagutu nahi badituzu, www.egk.eus web orrialdea begiratu dezakezu edo gurekin kontaktatu: 945 220601 edo bizibaldintzak@egk.eus emailean (Amaia).

Anima zaitezte! Aukera aparta da gai batetik, gai honi buruz gehiago jakiteko eta atera berri dugun txostena ezagutzeko; eta, bestetik, zure iritzi, ideia, proposamena edo dena delakoak guri kontatu eta gero guk administrazioari helarazteko. Azken helburua, beti bezala, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) gazteoi bideratutako politika publikoetan eragina izatea da. Zure laguntzarekin ziur emaitza hobea izango dela! Errezetan diogun bezala, “txorrotada bat GAZTE” beharrezkoa da eta.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.