RECacciona 2014ko partaideak

27 June, 2014

“RECacciona, gazteon enplegu duina!” sari-banaketa

“RECacciona, gazteon enplegu duina!” bideo lehiaketak banatu ditu bere sariak. Euskal Herriko txoko guztietako 9 taldek parte hartu dute Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak antolatu duen lehiaketa honetan. Bideoen maila oso altua izan zen eta gazteen lan prekarietatearen inguruko gaia oso ondo landu dute aurkeztutako lanek. Talde asko Donostiako EGKren egoitzan egin zen sari banaketara hurbildu ziren eta arratsalde ederra pasa genuen elkarrekin: EGK zer denaren aurkezpen txikia, talde bakoitzaren bideoaren aurkezpena, sari eta opari banaketa eta luntx txiki bat izan genituen bertan.

Horrelako kasuetan gertatzen den bezala, ekipo bakar batek irabaz zezakeen eta aurtengo edizioaren sari nagusia Mediaworks 3.0 taldeak lortu zuen. Elbire Rico, Ion Vázquez eta Ion Baratas gazte bizkaitarreez osaturiko taldeak epaimahaiaren puntuaketa altuena lortu zuen “Eskatzea doan da” bideoarekin. Irudian, hiru taldekideek filmatzeko materialean gastatzeko 1.000 eurotako diplomarekin, Irene Martín epaimahaikidearen eskutik jasota.

RECacciona 2014ko lehen saria

Erik Aznal azpeitarrak eta Unai Galatas añorgatarrak publikoaren saria jaso zuten, Gu Geu taldeko izenarekin. Facebooken aplikazio baten bidez egin den bozketa honetan, 113 lagunek parte hartu zuten eta esteka honetan ikus daitekeen talde honen bideoak, boto bakar batez irabazi zuen. Irudian, Erik Aznal leioatik.info webgunean inbertituko dituen 400 eurotako saria jasotzen EGKren presidentearen eskutik, Itsaso Andueza.

RECacciona 2014ko bigarren saria

Bukatzeko, Interneten bidez botoa eman dutenen artean, bidezko merkataritza edo produktu ekologikoetan gastatzeko 50 eurotako zozketa bidez erabaki den sariaren irabazlea jakitera eman zen. Andoni Zulaika bilbotarra izan da irabazlea, baina ezin izan zuen sari banaketara hurbildu.

Horrela bukatu zen RECacciona gazteon enplegu duina bideo lehiaketa. Adi ibili, agian laster hirugarren edizioarekin itzuliko gara…

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.