Gazteon duintasunagatik, prekarietatearekin amaitu! Apirilaren 28an (larunbata) Osasunaren aldeko Nazioarteko Eguna da. Hitzordu horretarako, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak eta beste hainbat elkarte, sindikartu eta kolektibok* komunikatu batean bat egin dugu, honako ohartarazpena egiteko:
Azken lan erreformak gazteon lan baldintzak are gehiago okerragotuko ditu eta, ondorioz, gure lan osasuna kaltetuko du eta istripu-arriskua areagotuko digu”.
Zergatik? Besteak beste, baja hartzen duten langileak kaleratzeko ematen dituen erraztasunengatik; eta, bestetik, ugazaben-mutuei emango dien eskumenengatik, lanera gaixo joatera bultzatuko baikaituzte (aldi berean istripu arriskuak areagotuz).
Laburbilduz: lan erreformak gure lan-baldintzak (eta gure bizitzak) okerragotuko ditu eta erizaintzaren ateak irekiko dizkigu.
Gure duintasunagatik eta gure eskubideen alde: mobilizatu gaitezen!
*Consejo de la Juventud de Euskadi (EGK), Federación Vasca de Junior Empresa, Juventud Obrera Cristiana, Comisiones Obreras-Gazteak, Iratzarri, Atseden Taldeak, Fundación EDE, Sare Antifaxista, Berri Otxoak, LAB, ESK, Kima Berdea eta Aldarte.