Azken urteotako arazo larriena gazteon langabezia dela entzuten dugu nonahi, baina…
Zer proposatzen dute instituzioek arazoari aurre egiteko?
Zer nahi dugu gazteok?
Eusko Jaularitzak Enplegu Plan bat argitaratu berri du eta berau martxan jartzeko aurrekontuak onartzeko prozesuan dago. Plan horretan, gazteon langabeziari aurre egiteko zuzenduriko neurriak agertzen dira, baina, gazteok neurri hauek nahikoak eta aproposak direla uste dugu? Langabeziari aurre egiteaz gain prekarietateari ere aurre egin behar zaiola deritzogu? Esaten dutenez, gure arazoentzat irtenbideak bilatu nahi dtuzte, baina gu kontutan hartu gabe egingo al dute?
Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK), gazte elkarte eta kolektibo ezberdinekin batera, Eusko Jaularitzaren Enplegu Planaren baitan gazteriaren gain eragina izango duten neurrien kontraste prosezu bat abiatu nahi dugu, beste administrazio ezberdinekin egiten ari garen moduan. Prozesu honen helburua gazteok eta elkarte eta kolektibo ezberdinek planaren irakurketa amankomun bat egin dezagun da, honen bidez Jaularitzari gure iritzi eta proposamenak helarazi diezazkiogun, bai eta enplegu arduradunekin elkarrizketa-eztabaida gune bat sortu dezagun gazteon lan egoera eta egoera sozioekonomikoaren inguruan.
Horrela ba, zuengana jotzen dugu prozesu honetan parte hartzera gonbidatzeko. Hauxe izango da lehen pausua:
Elkarte eta kolektibo ezberdinen bilera, Enplegu Plana ezagutu eta beroren kritika kolektiboa egiteko.
NOIZ? Apirilaren 16an (asteartea), 18.00etatik 20.00etara.
NON? Bilboko EGKren egoitzan (Autonomia kalea 44, behea).
Topaketa honetan ateratako ondorioak kargu politikoekin lantzeko bilerak eskatzen ari gara dagoeneko.
Etortzeko asmoa baduzu, idatzi mesedez mail bat bizibaldintzak@egk.eus helbidera.
Espero zaitugu!