- Eguna: 2017-09-16
- Lekua: Antiguoko Pilotalekuan, Donostia
- Ordua: 10:00-14:00
Badatoz berriz ere Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) kirola, integrazioa eta parte hartzea bultzatzen dituen #GazteOlinpadak. Aurtengo #GazteOlinpiadak irailaren 16an ospatuko ditugu Antiguoko pilotalekuan Donostian. Egunaren antolaketan Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta GKEF, GPF eta Real Sociedad Fundazioa bezalako elkarteen laguntza izan dugu.
#GazteOlinpiaden helburua argia da, kirolaren bidez gazteen arteko inklusioa eta integrazioa bultzatzea. Kirolaren bidez balore sozialak zabaltzea da gure asmoa. Lehiakortasunetik urrun integrazioa elkartasuna eta inklusioa bezalako baloreetan sakontzen saiatuko gara. Jokoek aniztasuna eta laguntasuna uztartzea izango dute erronka.
#GazteOlinpiadetan parte hartzeko baldintza bakarra 16-30 urte bitartean edukitzea izango da. Amateur, profesional, gizon zein emakume denak zaudete gonbidatuta! Bakarka edo taldeka eman dezakezu izena.
Ekarri beharrekoa: Kirola egiteko arropa eta oinetakoak (hamaiketakoa eta ekintzetako materialak antolakuntzaren esku).
Egitaraua
- 10:00 Ongi etorria, ostean pilota eta kirol egokitua. Bertan kirol egokitua eta pilota uztartuko dituen jokoak egingo ditugu.
- 11:30 Hamaiketakoa
- 12:00 Esku pilotako jokoak. Gipuzkoako Pilota Federazioko kideen laguntzarekin, esku pilota oinarrian duten taldekako jokoez disfrutatuko dugu.
- 13:30 Kirolaren baitan integrazioa eta inklusioa nola sustatu hausnartzeko tailer dinamiko bat burutuko dugu. EGKn argi dugu kirola euskal gazteriaren inklusioan eta integrazioan sakontzeko tresna erabakigarria dela.
- 13:40 Sari banaketa eta talde argazkia. Eguna amaitzeko sari banaketa egingo dugu horren ostean talde argazki handia batekin amaitzeko
- 14:00 Amaiera
Izen ematea
Formulario honen bidez izango duzu izena emateko aukera, gomendagarria litzateke hilaren 13aren aurretik izen ematea gure erregistro eta antolakuntza lanak errazteko. Animatu zaitez!
Harremanetarako partehartze@egk.org helbide elektronikoa edo 688 676 099 (Xuban) zenbakia.
Gogoratu! EGKren ekintzetara joateko garraio publikoko gastuak beti ordaintzen dira.