GazteOlinpiadak ekitaldiaren kartela

12 August, 2016

GazteOlinpiadak 2016 Bilbon urriaren 1ean

Gogoan al duzu GazteOlinpiadak ekimena? Guk bai. Urriaren 1a gorriz markatua dugu gure egutegian. Maiatza amaieran aurreratu genuen bezala, aurten ere badatoz GazteOlinpiadak. Izan ere, iazko arrakasta ikusita, kirola eta parte-hartzea biltzen dituen egitasmoa ezin zen ekitaldi bakarrean geratu.

Zer egingo dugu aurten?

Gazteen parte-hartzea, batez ere, kirol elkarteetan ematen dela ikusirik fenomeno honi hurbiltzeko saiakera berria egingo dugu urriaren 1ean Bilbon. Prestaketa lanak ekainean hasi genituen. Orduan izan zen ere Bilboko Udalaren proposamena, hiriburuan kirola sustatzeko proposamenak helaraztea. Antolaketa taldean erronka onartu eta Bilbok Kirola egiteko dituen baliabideen gaineko proposamenak egiteko modurik onena espazioetara bertaratzea zela ondorioztatu zen: ikustea, probatzea, auzotarrekin hitz egitea, argazkiak ateratzea… Horretarako, aisialdirako mapa oinarri hartu zen.

GazteOlinpiadak, EGK-k antolatutako ekitaldiaren kartela

Kale Dor Kayiko elkarteko gazteekin batera Etxebarria eta Europa parkeetan egon ginen ekainaren 25ean kirol eremuak aztertu eta gabeziak hobetzeko. Jarraian duzu ibilaldiko argazkiak biltzen dituen albistera esteka.

GazteOlinpiadak 2015

GazteOlinpiaden helburua gazteen kirola eta parte-hartzea bultzatzea izan zen; horretarako kirolak dituen balio sozialak goraipatu ziren jolasten zen bitartean

ONCE-rekin elkarlanean Goalball lehiaketa bat antolatu genuen, Gasteizen saskibaloia izan zen protagonista eta Donostian boleibola. Ekhitarrak Kirol Kluba, Gaztegehitu eta Kale Dor Kayico elkarteen laguntza ere oso baliagarria izan zen. Egindakoa ikusi nahi izanez gero jarraian dituzu Bilbo (Goalball), Gasteiz (saskibaloia) eta Donostiako (Boleibola) jardunaldien bideoak.

Gehiago jakin nahi baduzu ez galdu aukera eta entzun ezazu Onda Vascan Marta Calvori, EGK-ko parte-hartze teknikariari, egindako elkarrizketa.

Eta adi izan gure webgune eta sare sozialei. Bertan joango gara 2016ko GazteOlinpiadei buruzko azken berriak ematen.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.