grupo de trabajo joven

10 February, 2016

Zure ahotsa entzuna izatea nahi duzu? Gazteen etxebizitza lantaldea sortzeko deialdia: otsailaren 25ean, Bilbon

Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) gazteok emantzipatzeko eta etxebizitza duin bat lortzeko ditugun arazoak plazaratu nahi ditugu. Horretarako, topaketa bat prestatu dugu etxebizitzako politika publikoen gainean gazteok ditugun iritziak, ideiak, eta beharrak partekatzeko. Hau hasiera puntua izango da gazteen etxebizitza lan talde bat sortzeko eta instituzioei gure hobekuntza proposamenak helarazteko. Anima zaitez eta parte hartu! Gazteen etxebizitza lantaldea sortuko dugu-eta.

-ZER? Emantzipa…ZER? Gazteak etxebizitza arloaren gainean batuko dituen eztabaida gunea sortu.
-NOIZ? Otsailaren 25ean (osteguna), arratsaldeko 17:00etatik 19.00etara.
-NON? EGKren Bilboko egoitzan (Autonomia Kalea 44, behea)

Euskadin bizi diren gazteei zuzendutako taldea da. EGKren egoitzaraino bidaia gastuak, garraio publikoan denean, gure esku egongo dira!

Etorriko zarela baieztatzeko ondorengo helbidera bidali zure datuak (zenbat jende etorriko den jakiteko): bizibaldintzak@egk.eus

Bestetik, informazio gehiago nahi izanez gero, 945-220601 telefonoan gurekin jar zaitezke harremanetan (Ania, enplegu eta etxebizitza teknikaria).

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.