Gazte askok bizi ditugun lan-baldintza penagarriekin nekatuta? Zatoz zure ahotsa entzunaraztera! Enplegu duinen alde lan egiteko, azaroaren 28an topaketa ireki bat egingo dugu Gazteriaren Kontseiluan. Hemen dituzu xehetasun guztiak:
- ZER: gazteontzako enplegu duina sustatzeko gazteok martxan jartzea nahi ditugun ideia, ekimen eta proiektuak batu nahi ditugu. Administrazioak normalean garatzen dituen planen aurrean gazteok planteatzen ditugun alternatiba eta ideiak batu eta plazaratu. Ekarri zure ideiak!
- ZERTARAKO: politikariei helarazteko. Zuzenean Eusko Jaularitzarko enplegu plana (eta programa) kudeatzen duen Enplegu zuzendariari aurkeztuko diogu. Honetaz gain, beste administrazioetako Gazteria eta Enplegu zuzendariei helaraziko diegu. Eta, nola ez, zabalpen orokor bat egingo dugu, gazteon ahotsa entzun dadin.
- ZERGATIK: “gazteon enplegua sustatu” nahi denean beti proposatzen direlako neurri berberak: prekarietatea sustatzen duten kontratazio formulak (praktikak, beka laboralak…), autoenplegua, atzerrira joatea edo formatzen jarraitzea. Eta aldiz, gazteon prekarietatearen aurka eta enplegu duinaren alde egiten duten formularik ez delako aurkezten… “gazteak zarete, zoazte atzerrira”, “zuek, gazteek, behar duzuena praktikak dira”, “gazteentzako, kontratazio merkeagoa planteatu beharko litzateke”… gazteak gara, eta enplegu duina nahi dugu!
- NOIZ: azaroaren 28an, osteguna, arratsaldeko 18:00etan
- NON: Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) Bilboko egoitzan (Autonomia kalea, 44, behea)
- NOR: gazteak, gazte elkarteetako kideak, gazte eragileak… zu!!
NONDIK DATOR HAU?
Urtebeteko ibilbidea duen lan taldearen baitan, azken urteotan martxan jarri izan diren gazteentzako enplegu plan ezberdinak hausnartu ditugu jada. Orain uste dugu proposamenak egiteko garaia dela, gazteon proposamenak… eta horretarako ahalik eta gehien izan behar gara. Orain arte egindako lanaren berri izan nahi baduzue, edo existitzen diren gazteentzako enplegu neurrien informazioa nahi baduzue, bizibaldintzak@egk.org helbidean edo 945.22.06.01 jar zaitezke gurekin harremanetan.
Orain arte egindako lana gustu handiz partekatuko dugu zuekin!!!
Etorriko zaren konfirmatzea eskertuko dizugu. Eskerrik asko!