Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) presidentea, Itsaso Andueza, eta enplegu eta etxebizitza teknikaria, Amaia Elorza, gazteria politikak garatzeko ardura duten euskal erakundekin bildu dira Gazte Label ekimena aurkezteko. Honen helburu orokorra gazteen perspektiba batetik, gazteria politika publikoen kontrastea egiteko eta kalifikatzeko sistema bat garatzea da, guztion parte-hartzearekin eta hobekuntzak ezartzeko asmoz.
Zazpi instituziotako kargu politikoak eta teknikariak hurbildu dira Donostiara: Eusko Jaurlaritza, hiru lurralde historikoetako foru aldundiak (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) eta hiriburuetako udalak (Vitoria-Gasteiz, Bilbo eta Donostia). EGKren ideiari harrera ona egin diote ‘Gazte Label’ ekimenaren gakoak entzun eta gero:
- Gazte eta administrazioen artean elkarrizketarako bide berritzaileak estratregia egitea.
- Informazioa zabaltzea eta elkartrukatzea administrazioen artean.
- Gazteria politika publikoetan etan egiten diren praktika onei aitorpen bat ematea.
- Orohar, gazteen egoera hobetzea eta hauentzako kalitatezko enplegua eskaintzen dituen gizartea garatzea.
Gazte Label aurkezteko lehenengo bilera izan da soilik eta EGK-k hurrengo asteetan programaren xehetasun gehiago emango dira, baita lortzen diren aurrerapenen berri ere.