Eskaintza berezia! Gazte Elkarteak 10 eurotan! NGKren oharra - EGK

27 November, 2012

ESKAINTZA BEREZIA! GAZTE ELKARTEAK 10 eurotan! Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren komunikatua

ESKAINTZA BEREZIA! GAZTE ELKARTEAK 10€!

IXTE-LIKIDAZIOA IZAKINAK AMAITU ARTE!!

Konprometitutako gazteak, gazte solidarioak, ongi prestatutako gazteak, gazte borrokatzaileak, ilusioa duten gazteak… Amaitzear daude! Duela urte batzuk, jada, gazteria beherapen karteletan ikusten dugu baina aurten badirudi AZKENEKO BEHERAPENA dela.

Begira!! Bistan da, politikoki, ekonomikoki eta sozialki ohikoa ez den egoera baten aurrean gaudela. Eta egoera horretan gazteok argi dugu ez garela subjektu pasiboak eta egiten ari digutena onartezina dela.

Atea ixten digute eta ez da dirurik ez dagoelako. Egungo Gobernuak 2013rako aurkeztutako Nafarroako Aurrekontu Orokorrak osotara 3.597 milioi euro ziren. Diru horrekin hainbat ekimen eta proiektu egitea posible den bitartean, Gobernuak bestelakoetarako erabili nahi ditu. Zalantzarik ez dago, luma esku artean dutenei gauzarik garrantzitsuenak kontuan hartzea ahaztu egin zaiela: denok behar eta nahi dugun garapen soziala bermatuko duten programak eta kontusailak kontuan hartzea, alegia.

Gazte elkarteen aldeko apustua 740.000 euro izatetik 10 euro izatera igarotzea aurreikusten zen. Bai, hamar euro. Horren aurrean, gelditzen zaigun gauza bakarra egungo gobernuburuei eskerrak ematea da aurretik aipatutako garapen soziala lortu ahal izateko giltzarri diren elkarte guztiak suntsitzeagatik. Honi guztiari gehitzen badiogu Nafarroako Gazte Kontseiluko (Nafarroako gazteak ordezkatzen ditueneko) kontusailari %70 murriztea aurreikusten zela, Gazteriaren ahotsa isiltzeko jokaldi paregabea borobil ateratzen da. Egun, gune gutxi baditugu gazte bezala presentzia eta ahotsa izateko, datorren urtean gunerik ez dugu izango.

Zergatik utzi gazteria bazterrean? Agian traba egiten dugulako, ez garelako konformatzen, gure asmo onenarekin gizartea hobetzeko borrokatzen dugulako… baina batez ere, beldurra ematen dielako gure jarrera zein den adierazten dugulako, eta askotan, gobernuburuen erabakien eta politiken aurkakoa delako.

Azterketa labur bat egiten badugu, zalantzarik gabe esan dezakegu hezkuntzak, garapenarentzako bitarteko nagusiak, kalitatean zero duela; osasuna arrisku bizian dagoela eta babes-soziala ez dela gutxieneko batzuetara ere iristen.

Jaun-andreok, diputatu, politikari eta goi-kargu, garaia da gogorarazteko ez gaudela prest gure oraina eta etorkizuna galtzeko. Nazkaturik gaude, AMILDEGIRA garamatzate!

Nafarroako Gazte Kontseilutik, azkeneko ahalegina egingo dugu ixte-likidazio hau ekiditeko. Kudeatzen gaituzten ezintasuna ikusita eta eguberriak datozela baliatuta, Errege Magoei gutun bat idaztea erabaki dugu ea beraiek etorkizun hobea lortzen duten guretzako:

Reyno de Navarra Arenako Errege Mago maiteak:

Aurten oso ongi portatu gara. Karrera bat ikasi dugu, lana bilatu dugu (ez dugu oraindik aurkitu) eta gure gurasoekin oso ongi portatu gara nazkatuta badaude ere gu etxean ikusteaz ezin baikara emantzipatu.

Badakigu jauregi barruan gauzak ez daudela oso ongi eta horregatik eskatuko dugu behintzat jauregi kanpoan gauzak hobetzea. Ez dugu asko eskatzen, ganorazko etorkizun bati aurre egiteko bidezkoa eta beharrezkoa dena soilik. Ez legoke batere gaizki, esnatzean ondoan honakoa aurkitzea:

– Bidezkoa den moduan banatutako aurrekontu orokor batzuk eta garapen sozial egokia ahalbidetuko dutenak
– Herritarren parte-hartzea sustatuko duen eta “bakarrizketa soziala” baztertuz elkarrizketa sozialari bidea emango dion administrazio bat
– Gazte kolektibo eta elkarteek egiten duten gizarte lan garrantzitsuaren alde agertuko den Gobernu bat
– Eta konprometitutako klase politiko bat, ustelkeriarengatik beharrean kudeatzaile on izateagatik albiste izango dena.

Mila esker!

Amaitu aurretik, barkamena eskatu nahiko genuke gazteak izateagatik. Badirudi gaur egun ez gaudela lehentasunen artean eta beste karga sozial bat baino ez garela, belaunaldi artean igaro beharreko izapide bat besterik ez garela ematen du. Baina batzuek ez dute kontuan hartzen egungo gazteak biharko etorkizuna garela.

Hortaz, hala dagokienei eskatzen diegu “ikusteko betaurrekoak jar ditzaten” eta demokrazia askoz parte-hartzaileagoa bihur dezaten, kontuan hartuta elkarrizketa horretan gazteok giltzarri garela.

Sinatua: Nafarroako Gazte Kontseilua

Edozer behar izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezkete 948 234 819 telefonoan (Izaskun, Komunikazioa) edo helbide elektroniko hauen bidez: info@cjn-ngk.org eta comunicacion@cjn-ngk.org.

Mila esker!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.