grupo de trabajo de empleo

12 April, 2016

Zertaz ari gara Gazte Bermeaz hitz egiten dugunean?

Zertaz ari gara Gazte Bermeaz hitz egiten dugunean?

Gazte Bermeaz azalpen bat ematen jakingo al zenuke? Agian, ezagunagoa zaizu NINI-aren kontzeptua. Badakizu, ikasi edota lan egiten ez duten gazteak. Egoera horri aurre egiten dioten neurriak daudela ba al dakizu? Gure egoera hobetzen laguntzen al dute? Zure iritzia ezagutu nahi dugu.

Gazteon langabezia maila altua administrazio publikoen ardura nagusietako bat da. Europa mailan ere antzeko egoerei aurre egiteko Gazte Bermea bezalako neurriak bultzatu dira. Berau honela defini genezake:

“Langabezian geratzean edota hezkuntza formala amaitzean Estatu guztiei 30 urte beherako gazteen enplegu duina, aldiroko formakuntza eta praktika edo lau hilabetekoa formakuntza errazteko egiten zaien gomendioa”.

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) enplegu lantaldeak Gazte Bermea langabeziaren kontrako aukera gisa landuko den jardunaldira gonbidatu nahi zaitu: Zehatz mehatz, zer da Gazte Bermea? Indarrean al dago eta nola aplikatzen ari dira? Zeintzuk dira  pertsona gazte bezala partaideen betekizunak neurriaz baliatu ahal izateko? Jardunaldi honetarako, gaian aditua den pertsona bat izango dugu gonbidatu gisa, gure zalantzak eta bururatzen zaizkizun galderak argitzeko asmoz.

Azalpena amaitzerakoan tarte bat izango dugu gure ideiak, iritziak, proposamenak, interesak eta ardurak batzeko. Beraz, ez ezazu birritan pentsatu eta etor zaitez asteazkenean Bilboko bilkurara!

  • ZER? Amaia Arteagarekin, Eusko Jaurlaritzako Enplegu Plangintza eta Berrikuntza Zuzendaria, hitzaldia eta eztabaida.
  • NOIZ? Apirilaren 20an (asteazkena), 17:30etik 19:30ak arte
  • NON? EGK-k Bilbon duen egoitzan (Autonomia 44, behea).

Eskertuko genuke bertaratuko zaretela konfirmatuko bazenute asistentzia ondo kalkulatu ahal izateko. Era berean, interesatuak zaudeten baina bertaratu ezin duzuen guztioi zuen iritziak helaraztera gonbidatzen zaituztegu.

Mail edo telefonoa: 945.22.06.01 (Ania) / bizibaldintzak@egk.eus

Enplegu lantaldearen bestelako ekintzak ezagutu nahi badituzu sartu zaitez gure weborrian: www.egk.eus eta bila itzazu goian eskubiko aldean dagoen bilatzailean edo albiste ataleko Enplegu kategorian.

Gazte Bermearen gaineko informazio gehiago eskuratu nahiz gero sartu hemen eta bestela aurrez aipatutako bideen bitartez gurekin jarri harremanetan eta zure zalantzak argitzen saiatuko gara.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.