grupo de trabajo Gaur8

6 April, 2016

Gaur8 lantaldearen bilera berria

Aurreikusia zegoen bezala, hilabete pasa ostean, joan zen martxoaren 15ean martxan jarri zen Gaur8 lantaldearen bilera izango dugu. Honetan, aurreko bileran jada aurkeztu ziren hainbat proiektuen nondik-norakoak definituko dira eta etortzear dauden beste hainbaten zirriborroa egingo da.

Bai EGK-k eta bai gazteok hartua dugu jada Berdintasunarekiko konpromisoa eta emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna, hala nola, LGTB kolektiboaren eskubideen berma helburu bihurtu ditugu. Erakargarria iruditzen? Proiektuen nondik-norakoak ezagutu nahi? Bada, jarri gurekin kontaktuan eta anima zaitez hurrengo bilerara etortzera!

  • ZER? Gaur8 lantaldea: Berdintasun arloarekin harremanetan dauden gai anitzen (koedukazioa, enplegu munduko bereizketa, eraso sexistak eta jazarpena, LGTBfobia…) gainean gure ardurak partekatu eta proposamenak egiteko gune.
  • NOIZ? Apirilak 12, 16:30ean.
  • NON? Bilboko EGKren egoitzan (Autonomia Kalea, 44).

*Gaur8 lantaldeari buruz gehiago jakiteko irakur ezazu Berrian Itsaso Andueza EGK-ko presidentari egindako elkarrizketa.

Informazio gehiago jasotzeko edota asistentzia konfirmatzeko, jar zaitez kontaktuan email edo telefono bitartez: 944 43 61 43 (Norma) / berdintasuna@egk.eus

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.