Gasteizko Gazte Astearen antolakuntzan parte-hartu nahi duzu? Urriaren azken astean Vitoria-Gasteizek bere lehenengo Gazte Astea ospatuko du. Azken egunotan Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) antolatutako Gazte Topatik gure ideiak jasotzen hasi gara eta orain bilera ireki bat proposatu nahi dizuegu gasteiztar gazte guztien ideiak entzutzeko: Zure ideiekin Gazte Astearen antolakuntzan parte-hartu nahi duzu? Aukera paregabea da politika publikoetan eragin zuzena izan eta zurea ahotsa entzunarazteko. Etor zaitez uztailaren 17an, ostegunean, arratsaldeko 18.30ean Aldabe Gizarte Etxeko 1. bilera gelara, zure zain egongo gara!
Ez ahaztu zure izena eman behar duzula, horretarako, formulario hau bete. Anima zaitez eta txerta itzazu zure proposamenak Udalaren Gazte Planean!