Datorren urriaren 25ean larunbatean azoka eta erakusketa bana antolatu nahi ditugu Gasteizko Gazte Astearen baitan. Gaztea zara eta zure produktuak saldu edo zure obrak erakutsi nahi dituzu dohan hiriaren erdialdean? Aukera ona da ezagutarazteko ezta? Ba irailaren 29a baino lehen zure izena eman formulario hau betetzen. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) artisau bila gabiltza eta zurekin kontatzea gustatuko litzaiguke.
Informazio gehiago jakin nahi baduzu, idatzi lasai asko gasteiz@egk.eus helbide elektronikora edo deitu EGK-k Gasteizen duen egoitzara, 945-220601 zenbakira (Jaione).
Urrian Gasteizko gazteria kalean izango da, gure sorkuntzak, pentsamenduak eta trebetasunekin… Adi egon hurrengo asteetan Gazte Astearen egitarau osoa ezagutzera emango dugulako!