ONGI ETORRI WEB BERRIRA

11 September, 2013

Gazte baten bila gabiltza, Gasteizen lanpostu bat betetzeko

Gasteizko Udaletxeak Europako Gazteria Hiriburu izateko hautagai izan nahi du. Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK), jende gaztearen iritziak eta proposamenak jasotzeaz arduratuko gara, hala nola proiektuaren inguruko eztabaidak eta topaketak dinamizatzeaz. Horretarako, hautaketa prozesu bat ireki dugu, Gasteizen lanpostu bat betetzeko. Zehazki, 30 urtetik beherako pertsona baten bila gabiltza, bertako elkarteak eta gizarte mugimenduak ondo ezagutzen dituena eta euskaraz EGA eta ingelesez B2 maila dituena. Bidali zure kurrikuluma (CV) irailaren 13ko eguerdiko 12ak baino lehen egk@egk.org helbide elektronikora! Ez galdu aukera, merezi du eta ziur ideia mordoa dituzula Gasteiz hiri are gazteagoa egiteko.

Hemen irakurri dezakezu aipatutako postuari buruzko deialdi bere osotasunean:

PDF ikonoa

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.