Gasteizko gaztea zara eta parte hartzeko gogoak dituzu? Gazte Topa lan taldeak, gazteen inguruko politikak eta estrategiak aztertzeko elkartzen denak, ostiralean (ekainak 13) egingo du bere hurrengo bilera. Hitzordua arratsaldeko 18.00etan Gasteizko Campillo gizarte etxeko bilera gelan izango da. Zeri buruz hitz egingo da? Tarte txiki bat Gazte Astearen inguruan hitz egiteko erabiliko dugu eta gainontzeko denbora Gazte Planeko enplegu ataleko azken 9 akzioak aztertzeko.
Izena eman Gazte Topan! Horretarako dokumentu hau bete behar duzu. Edozein zalantza baldin baduzu edo informazio gehiago eskertuko bazenu, ez izan lotsarik eta idatz iezaguzu egk@egk.org helbide elektronikora. Ahalik eta azkarren eta argien erantzuten saiatuko gara. Esango diguzu 🙂