¿estas de acuerdo con el modelo de transporte?

22 October, 2016

Zure iritzia jaso nahi dugu: garraio ereduarekin ados?

Informazio eta proposamen bilketari amaiera emateko formulario labur bat sortu dugu Euskal Autonomia Erkidegoko gazte gehiagorengana heltzeko asmoarekin. Aurreko irailaren 19an proposamenak borobiltzeko bildu ginen Hezkuntza Foroko bileran eta formulario erraz bat sortu eta zabaltzea adostu zen. Txostena sortzen hasi baino lehen azkeneko buelta bat eman nahi diogu ekarpen eta proposamenen atalari. Egungo garraio ereduarekin ados zaude? Zure iritzia jaso nahi dugu!

5 minutu baino gutxiago besterik ez dizkizugu lapurtuko sortu dugun inkesta betetzeko eta horrela gazteon beharretara egokitutako garraio-eredua definitzeko. Garraioari lotutako eguneroko tirabira eta esperientziak (ordutegi eskasak, ibilbide mugatuak, diru kopuru handiak…) jaso eta hainbestetan lagunarteko eztabaidan jasotako ideiak eta proposamenak helarazi nahi dizkiogu administrazioei.

Hona hemen bete beharreko formularioaren esteka:

Jasotako informazioa eta horren analisia hurrengo hilabeteetan sortuko dugun txostenean izango du isla. Emaila utziz gero, horren berri izango duen lehenengotarikoa izango zara.

Ez zalantzarik izan eta parte hartu!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.