Ganbara de cerca saioko tertulian izan gara - EGK

4 April, 2019

Ganbara de cerca saioko tertulian izan gara

Atzo gauen Maialen Olabe, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) presidentea, Radio Euskadi irratiko Ganbara saioaren tertulian izan zen. Azken hilabeteetan ohikoa izan den bezala, egunerokoa izan zen mintzagai. Horietan EGK-k garatutako diskurtsoa plazaratu zuen eta gazteoi nola eragiten diguten adierazi.

Hauek izan ziren jorratutako gaiak:

  • Adin txikikoek jasandako erasoak
  • Alemaniatik iritsitako proposamena: nola egin aurre zabaltzen ari diren diskurtso populistei (El Paiseko albistea)
  • Denborarekin husten doazen herriak

Hemen entzun dezakezu berriro tertulia bere osotasunean (ia ordubete). Eta laburpen bat nahiago baduzu, gure Twitter kontuan unean uneko jarraipena egin genuen. Zer iruditu zaizu? Konta iezaguzu iruzkinetan edo, nahiago baduzu, idatzi mezu bat komunika@egk.eus helbide elektronikora. Esango diguzu!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.