Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Formakuntza Planaren baitako 2026ko hurrengo formakuntza saioa aurkeztu du: Lidergotza eta talde kohesioa elkarteetan.
Formakuntza irailaren 30ean izango da, 18:00etatik 20:00etara, Bilboko EGK-ko bulegoan (Autonomia kalea, 44 zb, behea.).
Saioaren helburua elkarteetan lidergo partekatuko eta talde-kohesioko gaitasunak indartzea da, koordinazioko, motibazioko eta talde-laneko tresna praktikoen bidez. Zehatzago, taldeak antolatzeko eta koordinatzeko lidergo partekatuko estrategiak eskuratzea, elkarte-taldeen barruan parte hartzeko eta motibatzeko moduak identifikatzea eta elkarteen egunerokoan aplika daitezkeen talde-dinamikak bereganatzea izango dira helburu.
Izena ematea galdetegiaren bitartez egin behar da.
Informazio gehiago nahi baldin baduzue, deitu 944436143 / 688676099 (Aitor) telefonora edo idatzi partehartze@egk.eus helbidera.