-
CCOO sindikatuarekin elkarlanean formakuntza eskainiko dugu ekainaren 13an Bilbon 17etan
Gazteon lan egoera aipatzen dugunean salbuespenezko hainbat egoera azaleratzen dira: bekak, praktikak, lanaldi partzialak, Aldi Baterako Laneko Enpresa (ABLE) bidezko kontratazioak, etab. Horrek egun gazteongan eragin zuzena duen prekarietatea areagotzen du. Izan ere, askotan lan eskubideen eta lan baldintzen ondorioen gainean beharrezkoa den informazio eta formazioa falta da. Horregatik, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK), CCOO sindikatuaren laguntzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin (BFA) eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin (GFA) elkarlanean, Ezagutu lan kontratuak, ezagutu zure eskubideak! Formakuntza antolatu dugu.
Gazteek haien lan eskubideak eta kontratuak ezagutu, kontratazio formula berezi ezberdinek eskubide hauek nola urratzen dituzten identifikatu eta formula hauek epe motz, ertain eta luzean zer nolako arazoak sortzen dituzten aztertuko dugu Emantzipa…Zer? enplegu eta etxebizitza lantaldean. Animatu eta parte hartu! Eman izena hemen!
- Noiz: Ekainaren 13an (osteguna).
- Non: EGKren Bilboko egoitzan (Autonomia kalea, 44).
- Ordua: 17:00etan.
Ekitaldia interesekoa bazaizu, zure eskubideak ezagutu nahi badituzu eta edozein zalantza izanez gero, idatz iezaguzu etxebizitza@egk.eus helbide elektronikora edo deitu 94 44 36 143 / 688 737 092 (Luisa) zenbakira. Ez galdu aukera eta eman izena hemen! Eta gerturatzea ezinezkoa bazaizu, baina ekitaldian jorratutakoaren berri izan nahi baduzu, idatzi edo deitu esandako kontaktuetara.
Gogoratu! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) lantaldeak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gainera, EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditu.