Etxebizitza Legearen plataforma partehartzailea, makilaje gabe! Hainbat sindikatueta gizarte eraglie bildu dira gaur goizean Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitza parean. Bertan, ArriTrola jauna eta ZabalGeta anderea Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza politikaren ardatzak eta Etxebizitza Legearen aurreproiektuaren inguruan zabaldutako prozesu partehartzailearen benetazko aurpegiak azaleratu dituzte.
ArriTrola eta ZabalGetaren interbentzioen ostean, Igor Merak hitzorduaren helburua azaldu du: “Parodia kutsu bat eman nahi izan diogu hori baita zehazki gaur egun abian dagoen etxebizitza politika hobe definitzen duen ezaugarria”.
Eragile eta sindikatuak salatu dutenaren arabera, Eusko Jaurlaritzak ez du haiekin lan egin. Hala ere, gizarte eragileek oraindik ere hitza badutela aldarrikatu dute eta euren alternatibak aintzat hartu izateko lan egingo dutela iragarri dute. Ildo honetan, euren Etxebizizta Lege eredu propioa garatzeko lana hasiko dute. Prozesu hau, azaldu dutenaren arabera, gizarte eragileetara zabalduta dago eta jendarte oroarekin elkarbanatzea itxaron dute. Horretarako blog bat abian jarri dute azaldu dute: etxebila.wordpress.com.
Deitzen dute:
ESK, STEE-EILAS, LAB, Berri Otxoak, Kepasakonlakasa, EGK