emantzipa…ZER?
GAZTEOK ETA ETXEBIZITZA
Berriro ere, gazteon etxebizitza eskubidearen aldeko proposamen bat egin nahi dizugu. Izan ere, Eusko Legebiltzarrean Etxebizitza Legearen inguruan eztabaidatzen ari dira. Bertan, talde politiko ezberdinek bere zuzenketak (aldaketa proposamenak) aurkeztu dituzte. Zein da eztabaida? Zer proposatzen du alderdi bakoitzak? Zer pentsatu dute gazteontzat.
Aldi berean, Eusko Jaularitzak 2013-2016 urteetarako Etxebizitza plan zuzendaria aurkeztu du. Dokumentu horretan, datozen urteetarako etxebizitza arloan zein estrategia erabiliko duten zehazten du gobernuak. Bertan, gazteontzako atal berezi bat gorde dute. Zein da haien plana gazteon emantzipazioa bultzatzeko? Gazteok nahi dugunarekin bat al dator? Zer beste proposamen dugu guk?
Euskadiko Gazteriaren Konsteiluan (EGK) urteak daramatzagu gai hau lantzen, eta oraingoan gazte eta gazte elkarteen ahotsa jasotzen saiatuko gara berriro ere, politikariek entzun dezaten. Horregatik, gaia interesatzen bazaizu edota elkarte batean parte hartzen baduzu eta zure kolektiboaren iritzia beste gazteekin partekatu eta Legebiltzarrera helarazi nahi badiozu, honako bileretara gonbidatuta zaude!
Vitoria-Gasteiz: otsailak 19, asteazkena, 17:30etan EGK-n (Ramiro de Maeztu kalea,15 behea).
Donostia: otsailak 20, osteguna, 17:30ean EGK-n (Andia kalea, 11, nagusia).
Etorriko bazara, abisatu, mesedez. Ezin baduzu etorri baina zure iritzia eman nahi baldin baduzu, horrela egin dezakezu:
Email-ez edo telefonoz: 945.22.06.01 (Amaia) / bizibaldintzak@egk.org
Informazio gehiago:
Etxebizitza Legearen inguruko informazioa (lege proposamena, zuzenketak…).