Euskadiko Gazteriaren Kontseilua enplegu eta etxebizitza teknikari bila dabil, 2016ko urtarriletik aurrera lanpostua betetzeko Gasteizen.
30 urte baino gutxiago baldin baduzu, euskal gazteriaren egoera eta baldintza sozioekonomikoak ezagutzen badituzu eta gazteen eskubideen alde lan egin nahi baduzu, euskara maila altua badaukazu eta euskal elkartegintza ezagutzen baduzu, bidali zure curriculuma eta motibazio gutun bat egk@egk.eus helbidera azaroaren 16a (astelehena) 12.00ak baino lehen. E-mailaren gaian, zehaztu “ENPLEGUA ETA ETXEBIZITZA”.
Esteka honetan, deialdiaren xehetasun guztiak irakur ditzakezu:
Hauek izango dira prozesuan kontuan hartu izateko hainbat data:
- Kurrikulumen bidalketa, azaroaren 16ra arte (astelehena) 12.00ak baino lehen.
- Idatzizko froga nork egin behar duenaren jakinarazpena, azaroaren 20an.
- Idatzizko froga Gasteizen, azaroaren 23an.
- Elkarrizketa nork egin behar duenaren jakinarazpena, azaroaren 27an.
- Elkarrizketa Gasteizen, abenduaren 1ean.
- Lanean aritzeko hautatuaren jakinarazpena, abenduko 1. hamabostaldian.
- Lanean hasteko data, 2016ko urtarrilean.
Dudaren bat izanez gero, interesa duten pertsonek 94 4436143 edo 945 220601 telefonoetara dei dezakete (8.30etatik 14.00etara).