grupo de trabajo joven

22 September, 2016

Emantzipa…ZER? Etxebizitza lantaldearen bilera Gasteizen

Kurtso berriarekin batera bueltan dago Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) Etxebizitza lantaldea, Emantzipa…ZER?, bueltan da. EGKn urtean daramagu gaia lantzen eta oraingoan Gasteizko eta Gasteizen bizi diren gazte zein gazte elkarteen ahotsa jasotzen saiatuko gara, politikariek entzun dezaten. Topaketa honen helburua etxebizitzako politika publikoen gainean gazteok ditugun iritziak, ideiak eta beharrak partekatzea izango da, ondoren administrazioetara helarazteko, EGK-k zubi lana eginez.

Bilera datorren irailaren 28an arratsaldeko 17:00etan izango da EGKren Gasteizko egoitzan (Ramiro de Maeztu, 15 behea). Gaia interesatzen bazaizu edota elkarte batean parte hartzen baduzu eta zure kolektiboaren iritzia beste gazteekin partekatu nahi baduzu, honako bilerara gonbidatuta zaude! Ez galdu aukera, komenta iezazkiguzu zure ideia edo asmoak eta behin denak batuko ditugu etxebizitzako politika publikoen diseinuan eragina izateko.

Badugu gazteok Gasteizen emantzipatzeko aukerarik? Zeintzuk dira zure hirian ikusten dituzu etxebizitza arazoak? Gazteontzako etxebizitza programak ezagutzen dituzu? Nahikoak dira egun indarrean daudenak? Nola baloratzen dituzu programa hauek? Zure beharretako zein dago ase gabe? Horrelako galderak eta zuri okurritzen zaizkizun guztiak erantzun nahi ditugu. Horretarako dago eta Emantzipa…ZER? lantaldea.

Etorriko zarela baieztatzeko ondorengo helbidera bidali zure datuak (zenbat jende etorriko den jakiteko besterik ez da): bizibaldintzak@egk.org

Bestetik, informazio gehiago nahi izanez gero, 945-220601 telefonoan jar zaitezke harremanetan gurekin.

  • ZER? Emantzipa…ZER? Gazteak etxebizitza arloaren gainean batuko dituen eztabaida gunea sortu.
  • NOIZ? Irailaren 28an (asteazkena), arratsaldeko 17:00etan.
  • NON? EGKren Gasteizko egoitzan (Ramiro de Maeztu, 15 behea). Nola iritsi jakin nahi baduzu hemen duzu Google Maps-en.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.