Prest da udako kanpaina! Boluntario gazteez osatutako Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako astialdi taldeek ikasturte osoko lanaren emaitza aurkeztu dute: 100 udaleku eta opor-jarduera baino gehiago. Guztira, 10.000 plaza eskaintzen dituzte udaleku, topaketa eta bestelako udako-ekintzetan parte hartzeko. Guk hiru zerrendetan bildu ditugu ehun udako ekintza horiek, bat Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde bakoitzeko (jarduerak antolatu dituzten taldeen jatorriaren arabera):
– Araba. Ekintzak ikusi.
Gainera, zerrenda guztiak Interneten ere ikus daitezke Astialdi Foroaren webgunean. Ez dira gutxi ehun udako ekintza!
Edozein lurraldeko astialdi-taldek antolatutako ekintza aukeratu dezakezu, ez bakarrik zure lurraldeko talde batek eskainitako jarduerak. Dena den, hobe izaten da zure inguruko bat aukeratzea, ondoren nahi izanez gero ikasturtean zehar ere talde horretan parte hartu ahal izateko. Atal honetan agertzen diren datuak udalekuen inguruan erabiltzeko izango dira soilik; ezin izango dira inolaz ere ez produktu edo zerbitzu bat saltzeko helburuarekin erabili.
Informazio gehiago nahi baldin baduzu, hemen daukazu ere Udako Kanpainaren informazio-eskuorria:
Nahi baduzu, komunikabideei bidali diegun oharra irakurri dezakezu ere: