Datorren martxoaren 12an, larunbatean, goizeko 9.45etan hasita, EGKren 35 Batzar Orokorra egingo da. Bilera goizez bakarrik izango da, Gasteizko El Pilar Gizarte Etxean (Konstituzio plaza, 5). Behar izanez gero, esteka horretan duzu nola heldu ekitaldia aurrera eramango den eraikineraino.
Hurrengo egun eta asteetan, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) 35. Batzar Orokorrerako prestatzen den ohiko dokumentazioaren bidalketarekin hasiko da. Elkarteren batek honen inguruko informazio gehiago jakin nahi badu, idatzi dezala egk@egk.eus helbidera eta ahalik eta azkarren erantzungo dugu. Bestela Bilboko bulegora gerturatu (Autonomia kalea, 44) edo telefonoz dei ezazu zenbaki honetara 94 443 61 43
Martxoaren 12an gaude Gasteizen! Bertan egongo zarelakoan,
Euskadiko Gazteriaren Kontseilua