LAN DEIALDIA
HEZKUNTZA ARLOKO GAZTE ELKARTEGINTZAKO TEKNIKARIA
LANPOSTUAREN EZAUGARRIAK
- Lan arloari dagozkion proiektuak eta ekimenak diseinatu, aurrera eraman, ebaluatu eta koordinatu.
- Erakundearen lan arlo guztiekin ekintzak koordinatu.
- Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Astialdi Foroak koordinatu, eta baita euren arteko erlazioa ere.
- Hezkuntza formala eta aisialdi hezitzailea arloaren errealitatea ezagutu eta jarraipena egin.
- Lan arloari dagozkien gaien inguruan posizionamendu/balorazio publikoak egin.
- Bitartekaritza eta elkarlana burutu Erakunde Publikoekin. (Eusko Jaurlaritza, aldundiak, udalak, Lanbide…)
- Gizarte eragileekin elkarlana bultzatu eta garatu.
- Elkarteek eta gizarte mugimenduek garatzen dituzten proiektuak/ekimenak ezagutu eta parte hartu.
ESKATZEN DA
- 30 urte baino gehiago ez izatea
- Euskal elkartegintzaren eta gizarte mugimenduaren errealitatearen ezagutza izatea, eta bereziki, hezkuntza formala eta aisialdi hezitzaile arloan diharduten gizarte eragileena
- Astialdi Hezitzaileko elkarteren batetan ibilbide egiaztatua edukitzea.
- Gazteen eta orokorrean gizartearen errealitatearen ezagutza izatea, eta batez ere aisialdia eta hezkuntza arloko arazo eta aukeren inguruan.
- Gazteleraz eta euskaraz hitz egiteko eta idazteko maila altua (EGA, HABE 3…)
KONTUAN HARTUKO DA
- Gazte elkartegintza mugimenduan parte hartu izanaren esperientzia, astialdi hezitzaileko arloaz gain.
- Astialdiko begirale edo/eta zuzendari titulua.
- Lan taldean aritzeko gaitasuna eta ekimen propioak autonomiaz garatzeko gaitasuna
- Antolaketarako gaitasuna
- Harremanetarako gaitasuna
- Ardurak hartzeko gaitasuna
- Informatika-ofimatika ezaguerak
ESKAINTZEN DA
- EGKren barne hitzarmenak erregulaturiko lanpostua.
- Lanpostu bat BILBON, baina lan eremua Euskadi osoa izanda.
- ¾ jardunaldiko kontratua.
- EGKren barne hitzarmenak erregulaturiko lanpostua.
- EGKko Batzorde Iraunkorraren ardurapeko lanpostua.
- Soldata gordina: 18.738,00€ urtean.
- Lan talde gazte eta dinamiko batean sartzea.
- Euskal gazteriaren hezkuntza formala eta ez formalaren (aisialdi hezitzailea) hobekuntzaren eta bultzadaren alde lan egitea.
KURRIKULUMAK BIDALTZEKO EPEA
Maiatzak 21 arte, 14:00tan
Emailez bidali beharko dira helbide honetara: egk@egk.org
Gaian jarri: HEZKUNTZA ELKARTEGINTZA teknikaria