comunicacion

17 February, 2016

EGK komunikazio teknikari bila dabil

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua komunikazio teknikari bila dabil, berehala lanpostua betetzeko Donostian.

30 urte baino gutxiago baldin baduzu, ikus-entzunezko komunikazioan, kazetaritzan ala publizitatean titulua edo graduondoa baduzu, euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiteko eta idazteko maila altua baduzu, ingelesa baldin badakizu, informatika eta teknologia berriekin ondo moldatzen bazara (Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko webgune eta sare sozialen kudeaketa izango da zure ardura, baita diseinua eta bideo ediziorako tresnak ere) eta euskal elkartegintza ezagutzen baduzu, bidal iezaguzu zure curriculuma egk@egk.eus helbidera datorren otsailaren 25a (osteguna) 12.00ak baino lehen. E-mailaren gaian, zehaztu mesedez “KOMUNIKAZIOA”.

Esteka honetan, deialdiaren xehetasun guztiak irakur ditzakezu:

 25Sko taulen alderaketa

 Hauek izango dira prozesuan kontuan hartzeko hainbat data:

  • Kurrikulumen bidalketa, otsailaren 25era arte (osteguna) goizeko 12.00ak baino lehen.
  • Idatzizko proba nork egin behar duenaren jakinarazpena, otsailaren 29an.
  • Idatzizko proba Donostiako EGKren egoitzan (Andia kalea, 11), martxoaren 1ean.
  • Elkarrizketa nork egin behar duenaren jakinarazpena, martxoaren 3an.
  • Elkarrizketa Donostiako EGKren egoitzan (Andia kalea, 11), martxoaren 4an.
  • Lanean aritzeko hautatuaren jakinarazpena, martxoaren 4an.
  • Lanean hasteko data, martxoaren 7an.

Dudaren bat izanez gero, interesa duten pertsonek 94-4436143 edo 943-429767 telefonoetara dei dezakete (8.30etatik 14.00etara).

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.