Gaztezulo aldizkarian

16 January, 2015

EGK-ko elkarteak hilabetero protagonistak Gaztezulo aldizkarian

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko elkarte bat protagonista da hilabetero Gaztezulo aldizkarian, euskaraz egiten dena. Iazko udan hasi zen lankidetza bati esker, hilabete bakoitzean EGK-ko elkarte batek hedabide honetan iritzi artikulu bat idazteko aukera dauka. Komunikazio arlotik koordinazio kudeaketa egiten da eta, horrela, sei elkarte izan dira dagoeneko bere mezua zabaltzeko txokoa izan dutenak. Urtarrilean Gazteen Gurutze Gorriko txanda heldu da eta aurretik beste hainbatek abagunea izan dute.

Hauek dira orain arte argitaratu diren artikulu guztiak, bai webgunean, bai idatzizko edizioan:

– Gazteen Gurutze Gorria: “Krisi sozio-ekonomikoa eskola porrot arriskua areagotzen ari da” (158 zbka. – 2015eko urtarrila)

– Gazte Gehitu: “Bai, hau ere homofobia da” (157 zbka. – 2014ko abendua)

– Kale Dor Kayiko: “25 urte gizarte hobea amesten eta eraikitzen” (156 zbka. – 2014ko azaroa)

– ENBA Gazteak: “Urriak 15, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna” (155 zbka. – 2014ko urria)

– Junior Enpresen Euskal Federazioa: “Denok ekintzaile izatera” (154 zbka. – 2014ko iraila)

– Astialdi Foroa: “Astialdia astinduz!” (153 zbka. – 2014ko abuztua)

Artikuluen antolakutza hilabete lehenago egiten da idatzizko edizioa inprentara eramateko denborarekin. Hau dela eta otsaileko artikulua itxita dago eta, oraingoan, Atzegi elkarteak hitza hartuko du. Elkarte bakoitzak prestatzen duen testua iritzi artikulua izan behar da baina entitatea aurkezteko ere tartea eskaitzen du.

Hilabeteko elkarte bati eskaintzen zaio eta horrela egiten jarraituko da, EGKren baitan dagoen aniztasuna beti errespetatuz. Zure elkarteak interesa izango balu, jarri gurekin harremanetan komunika@egk.eus e-mail bat bidaliz edo 943-429767 telefonora deituz (Iñaki Goikoetxea – komunikazio teknikaria).

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.