Gaurtik aurrera Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) webgunearen domeinu berria Interneten www.egk.eus da. Erregistro prozesu hau PuntuEUS fundazioak aurrera eraman du eta abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna, aukeratu dute 1.300 webguneen .eus domeinua abian jartzeko: Euskal Herrian egiten direnak eta euskara edo euskal kulturarekin lotura dutenak. Oraingoz ez da beste ezer aldatuko, www.egk.eus erabilgarri egongo da eta EGK-ko teknikarien e-mail helbideek berdin jarraituko dute. Instituzio publikoak, komunikabideak, enpresak, eragile sozialak eta kulturalak… Mota askotako erakundeek .eus domeinua eskuratu dute eta EGK-k ez zuen une historio hau galdu nahi. Gaur eguerdian Bilbon egin den aurkezpen ekitaldian ere egon gara; horrela kontatu dute EiTB-k eta naiz.info-k bertan gertatutakoa.

3 December, 2014