Ostegun honetan, hilak 23, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua eta ESK sindikatuak hitzaldi-eztabaida saio bat eskainiko dute, 4Katu elkartearen eskutik, murrizketei buruz eta hauek gure bizitzan eta gizartean eragiten dituzten ondorioak aztertzeko.
Hitzordua Ortuellako Kultur Etxe berrian izango da, arratsaldeko 19.30ean. Hitzaldiak euskaraz izango dira, eta eztabaida, bertaratutako bakoitzak galderak egiten diren hizkuntzan burutzen joango da. Azken finean garrantzitsuena eztabaida bera baita, murrizketen eraginaz hausnartzea eta hauek gure eguneroko bizitzan dituzten eragin edo ondorioak aztertzea.
Hemen uzten dizuegu kartela! Ez galdu aukera, animatu eta gertura zaitez! Ea guztion artean proposamen sendoak egiten ditugun egoera konpontzeko asmoz! Zuk ere edozein ekarpen izanez gero idatz iezaguzu bizibaldintzak@egk.org helbide elektronikora