EGK berriro Instagramen! Instagram azken garaian gehien hazi den sare soziala da eta mundu mailan Twitter baino erabiltzaile gehiago lortu ditu (Instagram: 300 milioi / Twitter: 284 milioi). Gazte asko argazkien plataforma hau erabiltzen hasi dira eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak ezin dio bizkarra eman fenomeno honi. Horregatik, hemendik aurrera sare sozial hau erabiltzen hasiko gara berriro @GazteKontseilua izenarekin. Instagram-en ere, jarrai gaitzazu!
Gazteen albisteak eta EGK-k sortzen dituen berriak, ekitaldiak, edukiak edo bideoak ezagutu nahi badituzu, hauek dira gure egunerokotasuna jarraitzeko tresnak: