Euskal gazteok, nolako parte-hartzea dugu? Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) galdera hau erantzuten zuen 4 minutuko bideo oso dinamiko batean. Ekoizpena Gazteen Euskal Behatokiarekin batera egindako ‘Gazteak eta parte-hartze soziala Euskadin’ ikerketaren laburpena da eta gazteon parte-hartzea, gazte elkartuak, boluntzariotza eta ekimen sozialak aztertzen ditu helburu batekin: “gazteen parte-hartzean sakontzea eta honen arrazoiak eta baldintzatzaileak zehaztea”. Horixe jorratuko dugu Egiten ikasten hitzaldian. Eta noski, bertaratzen zaretenok zuen iritzia emateko espazioa izango duzue, denon artean adostasunak lortu eta gure diskurtsoa osatzeko.
Bideoa ikusgai hemen behean
- Non? Leioan, Bilboko Irakasleen U.E. 0S05G gela
- Noiz? Apirilaren 28an 12:00etan
- Zer? Egiten ikasten. Gazte parte-hartzea eta konpetentzien garapena.
Animatu eta bertaratu!