Jaio zarela jaio zaren lekuan, zure bizitza proiektua Europan egin nahi baldin baduzu… Parte-hartzera deitzen zaitugu! Abenduaren 1ean EAPNrekin batera (Pobrezia eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Europar Sarea) Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) topaketa bat antolatu du San Frantziskoko Udaltegian (Mariaren Bihotza plaza, z/g – 48003 Bilbo). Zita 16:30etik 18:30ak arte izango da.
Interesa duen edozein gazte hurbil daiteke topaketara aukera gutxien dituzten gazteen (etorkinak eta euskaldunak) barne-hartze eta parte-hartzerako proposamenak lantzera. Besteak beste, honelako galderak erantzuten saiatuko gara:
- Zeintzuk dira zailtasunak? Zeintzuk gaitasunak?
- Nola erraztu dezakegu bide hori Euskadi zein Europa mailan modu zuzenago batean parte-hartu dezaten?
- EGK-k zerbait egin dezake?
Guzti hau Dialogo Estructurado izeneko proiektuaren barnean antolatzen da. Zer den ba al dakizu? Irakurri gehiago lasterbide honetan.
Interesa baldin baduzu edota etortzekoa bazara idatzi partehartze@egk.org helbidera edota deitu 945220601 telefonora.